top of page

Cruz Etcheverria

Karate-do-ren irakaspena eta praktika ulertzen dut garapen pertsonalaren bide bat bezala, norbanako bakoitzari esperientzia fisiko trinko eta zorrotza batekin, budoren bitartez gizaki moduan hobetzeko bizitza filosofia bat.

 Proposatzen dizuet irakaspen bat non onginahia, errespetoa eta zure garapenerako beharrezkoa den exijentzia teknikoa bertan daude, hori guztia praktikaren gozamenean.

 

"Praktikaren helburua, praktika da"

Aipamena E Herriguel

Karate-doren praktika 1984an hasi nuen eta hurrenez hurren Robert PECHALAT, 7. dan, eta Camille DAUDIER-en, 8. dan (azken hau 2005ko uztailak 20ean utzi gintuen) ikaslea izan nintzen. Biak 1967tik Kase Maisuaren ikasle zuzenak izan ziren.

80. hamarkadaren amaieratik eta bere heriotza arte (2004ko azaroaren 24a), Kase Maisuaren irakaspenak jarraitu ditut Frantzian eta Europan (Espainia, Belgika, Luxemburgo, Andorra...).

Gaur egun, nere praktika eguneroko trebaketan eta hobetze ikastaldietan Jean-Pierre LAVORATO 9 dan zuzendaritzapean, Kase Maisuaren ikaslea. Karate-doko Institutoko zuzendaritza teknikoa eta administratiboa euskal hiztuna da. 

Gaur egun, bost dojoetan irakasten dut : Hendaia, Senpere, Azkaine, Donibane Lohizun eta Uztaritze.

I.E.K.S.-ek proposatzen dizu irakaspen tradizional bat Kase Maisuaren ildoan budo bezala eta lehiaketa asmorik gabe. Gure karateka gazteenak 4 urte ditu eta zaharrenak 70 (eta 68 urtekin hasi zen!). Beraz, praktika guztiei irekita dago, emakume, gizonezko eta haur, funtsezkoena lan egiteko eta aitzinatzeko gogoa da.. Nor bere bidea egiten du eta bere erritmoan bilakatu.

Cruz Etcheverria

Irakasle diplomatua

Gerriko Beltza 6. Dan

Kase Maisua

1929an Japonen jaioa, Kase Maisua Gichin Funakoshiren ikaslea izan zen, Shotokan-eko sortzailea, ondoren bere semearena, Yoshitaka Funakoshi.

Bigarren Mundu Gudaren amaieratik 60. hamarkada arte, Japonen trebatu zen Karate-doko maisu handienekin. J.K.A.-ko partaidea (Japan Karate Association), bere eginkizunetako bat irakasleak hezitzea izan zen, horien artean Enoeda, Ochi, Shirai... maisuak.

1964tik aurrera, Karate-doa munduan zehar zabaltzeaz arduratu zen eta Amerikako Estatu Batuetan, Hegoafrikan, Alemanian, Italian, Herbehereetan... irakatsi zuen.

1967an Frantziara heldu zen eta azkar erakutsi zuen bere karate-doa orduan geurean egiten zena baino askoz hobeagoa zela. Hainbat urtetan zehar, frantziar karate-doko izen handi guztiak hezitu zituen, horien artean Henri Plée, Kase Maisuaz zera esango zuena: "Taiji Kase lanean ikusten genuenean, miresten eta errespetatzen genuenzuzenean funtsara jotzen baitzuen, beretzat teknika bitarteko bat baino ez zen, axola zuena emaitza zen".

Kase Maisuak Karate-doko alderdi guztiak menderatzen zituen, bereziki harrigarriak ziren zango eta esku irekiko teknikak, mugimendu azkar eta zehatzak, jarrerak... Berarekin aritzeko pribilegioa izan zutenen arabera, nabarmenena Kaseren baitan bere eraginkortasuna eta budoko zein bereziki Karate-doko ezaugarri zolienak irakasteko zuen modua zen.

Bere maisutasun teknikoak pizten zuen miresmenaz haratago, Kase Maisua oso maitatua zen pertsonalitate handia baitzuen eta apaltasun handikoa zen. Bere izate guztiak islatzen zuen Gorputza eta izpirituaren arteko armoniaren eredu bat zen. Kase Maisua 2004ko azaroaren 24an utzi gintuen.

bottom of page